Urriko komiki eta eleberrien nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere
Urriko komiki eta eleberrien nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
Jean-Luc Bannalec-en "Muerte junto al Loira" Bretaniar komisario ezagunaren 12. Aventura dugu eta oraingoan upeltegi eta mahastien artean igarotzen da. Eztei-bidaian dagoela, Dupinek hilketa bat baino gehiago ebatzi beharko ditu. Edozein mintegietan ikasitako teknika psikologikoei kasu egin beharrean, Hércules Poirot-en antzera, bere intuizioaz eta galeketa ez oso ortodoxoetaz baliatuko da krimenak ebazteko. Eszenatokia, Bretainia, non bizitza, zurezko mahai handien inguruan ospatzen da, ardo on batekin eta elkarrizketa hobegoarekin, gainera ostrak mediku agindu bidez jaten dira.
Emeric Pressburgerren "Las perlas de cristal" gaiztakeriaren ondorioei buruzko eleberri zirraragarria da. Bere garaian zentsuratua izan zen Adolf Eichmannen atxiloketan inspiratua. Kultuzko klasiko honek Hitchcocken thrillerren tentsioa du. Hilketa izugarriak egindako eta denen aurrean ezkutatzen saiatzen den gizon baten ikerketa psikologiko da.
David Marksonen “La última novela" itxuraz kaotikoa ematen duen obra da, baina, pixkanaka egitura sendo eta konplexu bat aurkezten du, non pasarteak tartekatuz doazen einean, jaio eta hiltzen ikusiko duen munduari eta mundu hori leku hobea bihurtzea lortu zuten pertsonei egindako omenaldia bihurtzen da. David Marksonek heriotzari eta heriotzari diogun beldurrari eta bizitzearen esperientziari buruzko hausnarketa egiten du.
Nina Lykke-ren “No hemos venido a divertirnos” Eurpoar hiri oparo batean, XXI. mendeko Europako herrialde oparo batean ematen diren gerrate kulturalei buruzko satira dibertigarria da. Nina Lykkek duen umore propioarekin, “establishment kulturak” baten moral bikoitza satirizatzen du, non, edozein errebeldia baimenduta dago, baldin eta arauak errespetatzen badira. Izan ere, azken finean, ez gara dibertitzera etorri.
"Cartas al director" Javier Postigo donostiarrak, El diario vasco egunkariko Iritzia sailean urteetan argitaratutako testu bilduma bat da. Irakurleek hiriko pasadizoak, gertaerak, pertsonaiak eta hiriko usainetaz ere aritzen diren foro irekia da, ondo antolatutako tertulia adoretsu eta estimatua.
Olga Ruiz Minguito kazetariak dotore eta bikain eraikitzen du garai baten erretratua den "La redacción" eleberrian. Xehetasun, gertakariz, sedukzioiz, moda, bidaiak, espioiaz… beteriko Istorio liluragarria. Emakume kazetariei ez ezik, askatasunez bizitzea erabaki zuten guztientzako omenaldia ere bada.
Lorrie Mooreren “Si este no es mi hogar, no tengo hogar” kutxa magiko baten moduan funtzionatzen duen, eleberri kezkagarria da. Maitasun istorio ironiko eta mamu istorio moderno bat batzen dituen eleberri honetan, irakurleak, XIX. mendeko hiltzaile baten egunerokoan agertzen diren misterioak argitu beharko ditu.
KOMIKIAK
"Navillera: like a butterfly" balleta betidanik gustuko izan duen postari erretiratu bati buruzko manga serie bat da, aurreiritziak alde batera utzi eta dantza-akademia batean izena ematea erabakiko du protagonistak, bere ametsak bete asmoz.
"El cóndor y la caníbal" Victor Coyoteren komiki bat da, memoria kolonialari buruzko erakusketa bat dela eta sortutako komikia da Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalarentzat. Kolonialismoaren memoriari, artearen botereari, fikzioari eta gezurrari buruzko hausnarketa polikromatu honetan Frans Post eta Albert Eckhout margolari holandarrak Quitoko erlijio-artearen eskolarekin gurutzatu ditu Coyotek.
"Leonora Carrington en España" Maria Luisa Frunsen eleberri grafikoa da, bertan gerratik eta eromenetik ihesi Leonora Espainiatik nola igaro zen kontatzen da. Protagonista Ingalaterrako familia aristokratiko batean jaio zen eta 20 urterekin handik ihes egin zuen. Frantzian bizi izan zen, Espainiatik eta Portugaldik igaro zen, Ameriketarako bidea hartu zuen eta bizitza berri bat sortu zuen Mexikon, garaiko hainbat artista eta politikarirekin batera.
"En tren" alkoholismoaren eta lotsaren aurkako borrokaren erretratua da, sexu onarpena eta emakumeak espacio publikoan duen harrera ezbaian jartzen duena. Erin Williams marrazkilariaren lan autobiografiko hau trenez lanera egunero egiten duen joan-etorriko bidaia batean gertatzen da hainbat flashbacken bidez.
"Los cuatro fantásticos de Walt Simonson" Walt Simonsonek marraztu zein idatzitako istoriotxoen bilduma da, John Byrnek abiarazi zuen saga hau utzi ostean Simonsonek hartu eta garatu zuen Marvelen lehen familia handi hau. Pertsonaia hauen aventura berriak, lehen aldiz agertuko diren pertsonaiak eta espacio-denboraren jokoek talka egingo dute unibertso zabal honetan.
"Loira" Étienne Davodeauren eleberri grafikoa da, bertan gertakaitza iruditzen zaiguna oroitzapenen ziurtasunarekin lotzen da. Louisek euforia nostalgikoz bidaia bat abiatuko du oinez Loiran zehar. Bertan soroak zeharkatuko ditu, biluzik igeri egingo du eta Loira dastatuko du ustekabeko amaierara iritsi bitartean.