Urriko musika nobedadeak
Hona hemen irailean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Diego Vasallo musikari donostiarrak “Las rutas desiertas”bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu du, betiko erara grabatutako hamaika abestiz osatutakoa. Josu Okiñena piano jotzaile eta ikerlari donostiarrak “Les introuvables”bosgarren diskoa aurkeztu du. Bertan, bere interpretazio praktikan sakontzen du eta Franz Liszten garairik ezezagunena eta gutxien interpretatu dena hurbiltzen dio publikoari. Judith Jaureguiren “Pour le tombeau de Claude Debussy”bere erreferentziazko konpositore bati egindako omenaldia da, non Debussyren irudia nabarmentzen duen Falla, Liszt, Chopin eta Mompourekin duen loturaren bidez. Zuzenean grabatutako lehen diskoa da eta bere ibilbideko bosgarrena.