Urriko musika nobedadeak

Hona hemen irailean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Berriro dator Iñaki Etxezarraga bizkaitarra, Etxe modura ezaguna, “Supernova” izeneko diska berriarekin, seigarrena hain zuen. Alde batera uzten du oraingo honetan azkeneko errepertorio akustikoa eta talde batez lagundurik keinuak egiten dizkio euskal rock klasikoari eta Rosario Flores abeslariari. Hernaniko Radio Molotoff da Euskal Herriko irrati librearen aitzindarietako bat. 2017. urtean bete zituen 30 urte eta hori ospatzeko “Molotoff Irratia : 30. urteurrena” izeneko diskoa argitaratu dute.