Urriko musika nobedadeak
Hona hemen irailean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Alison Krauss bere jaioterrian arrakasta handia duen bluegrasseko abeslari eta biolin-jotzailea da. Hainbat platinozko disko eta 27 Grammy Sari lortutakoa da eta bakarlari modura, ekoizle modura, kolaboratzaile modura, eta Union Station bere taldearekin batera Grammy gehien lortu dituen emakumea da. Entzun dezakezu lan hauetan: “Now that I've found you”, “So long so wrong” Union Station taldearekin eta “I know who holds tomorrow” diskan The Cox Family-rekin.