Urriko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Nerea Loiolaren “Epizentroa” lanak zazpi kontakizun ditu, eta honelako gaiak jorratzen ditu, besteak beste: maitasuna, desira, sexua, gurasotasuna, zoriontasuna eraikitzea, nahiak eta kezkak. Juan Carlos Márquez “Autoficción” egunerokotasunari buruzko hamar kontakizun txikikorekin itzuli da, lana, familia, gurasotasuna, sexualitatea, sare sozialak eta komunikabideak ardatz hartuta. Josetxo Oruetaren “Wascon” eleberri historikoa baskoiei buruzko kontakizun sakona da, Orreagako guduaren ondorengo urteetan kokatua. Patxi Urkizuk Zeraingo Joanes Lópezen bizitzan oinarritzen den “Sua froga” eleberri historikoa argitaratu du. David Truebaren “Queridos niños” politikarien eta kazetarien aurkako hauteskunde kanpaina bati buruzko eleberri sutsua eta dibertigarria da. Belen Gopegui “Existiríamos en el mar” eleberriarekin itzuli da, leialtasunari eta bizikidetzari, aukeratzen den familiari eta lanak -bai gehiegikeriagatik, bai gabeziagatik- gure bizitzak itotzeko duen moduari buruz aritzeko.