Urriko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. “Ultramarinos y coloniales: 17 relatos y un falso poema”, non Oscar Bilbaok inolako ordenik gabe nahasten dituen istorio basatiak, amodiozkoak eta desamodiozkoak, bizitzakoak eta heriotzakoak, barre edo negar -edo gauza biak- eginarazi nahi diguten ipuinak.Juan Lekueren “Solitude”, AEBetako mendebaldera iritsi ziren euskaldunen "konkistaren" B aldeari buruzko eleberri harrigarria. Anjel Lertxundi fikziora itzuli da “Gilles de Rais”eleberri laburrarekin. Karlos Zabalak umore xelebrea proposatzen du “C'est la vie kantatzen dute zaharrek”eleberrian. Eta Pedro Ugartek azken ipuin liburua argitaratu du, “Antes del paraíso”.