Urriko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Bi idazle donostiar: bat, Rafael Aguirre Franco “Ruleta rusa” lanarekin. Hamabost kontakizunetan errepaso ia antropologikoa egiten dio eguneroko bizitzari, bikote harremanei, giza ohitura eta konbentzioei, tonu ironiko eta kritikoarekin. Eta bigarrena, Álvaro Bermejo, “El secreto del rey alquimista” eleberri historikoarekin, baita ere eguneroko bizitzan zehar eramaten gaituena, baina Madrilgo Felipe II.aren garaikotik.