Urtarrileko bideo nobedadeak

Hona hemen abenduan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Daniel Calparsorok zuzendutako “El silencio de la ciudad blanca” titulu bereko nobelaren egokitzapen zinematografikoa da, Eva García Sáenz de Urturi gasteiztarrak idatzia, Planetako azken saria. Mikel Ruedari, “El doble más quince” filmaren zuzendari eta gidoilaria, bere filmetan klandestinoarekin bat datozen gaiak lantzea gustatzen zaio, baina asmo exhibizionistarik edo morbosik gabe. Azken lanean, kontrakoen arteko borroka erabiltzen du denboraren iraganaz, prekarietate ekonomikoaz eta bakardade sentimenduaz hitz egiteko. Albert Pintó zuzendariaren “Malasaña 32” beldurrezko pelikula gisa aurkezten da, erabateko osagarri kastizo batekin, madarikatutako etxeen azpigeneroko tresnak erabiliz. Polo Menárguezen debuta “El plan”, oinarri sozialeko komedia beltz-beltza, oso ondo landutako gidoiarekinlanarekin.