Urtarrileko bideo nobedadeak
Hona hemen abenduan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Quentin Tarantinok “Érase una vez en… Hollywood” filma zuzendu du. Omenaldi bat eta kronika bat da. Zuzendariak errealitatea gogoratu eta eraldatzen du, Estatu Batuetako herri- kulturaren garai erabakigarri baten begirada mitiko-poetikoa eskaintzen duen film baten bidez. Benetako garai bat kontatzen du eta haren gakoetako batzuk argitzen ditu, nahiz eta ez dirudien horretan ari denik. Jordan Peeleren "Nosotros" film berriak izua, komedia eta mezu soziala nahasten ditu. Parabola politiko bat proposatzen du, gauza batzuetan nabarmenegia, beste batzuetan kezkagarria, bikoitzaren irudiak -film on askok eta literaturak aztertu duten gaia- sortzen duen nolabaiteko paranoia batetik abiatuta. Ari Asterrek idatzi eta zuzendu du "Midsommar" beldurrezko film estatubatuar-suediarra. Genero horren oinarrizko metrikak apurtzen dituen susmo eta itxaropen sentsazioa eman nahi dio istorioak ikusleari. "Vida perfecta" filmak Leticia Dolera gidoilari eta zuzendariak urte askotan egindako galderak islatzen ditu, eta baita ere bere ingurukoekin eta ikusleekin partekatzen dituen beldur eta kontraesanak: adiskidetasuna, bikotea, sexua, familia, amatasuna… Beraz, kostunbrismo urbanitaren inguruko ariketa goxoa, umore handiz tratatua.