Urtarrileko musika nobedadeak
Hona hemen abenduan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Jabier Muguruzaren laugarren lana haur musikan, “Oker (txakurra da)”. Iñaki Irazuren hamar poema, abesti bihurtuak Jabierren melodiekin. Pandemia garaian egindako lana eta gure haurrei zuzenduak. Korrontzik “Koplariak” disko berria aurkeztu du. Hamargarren lana da, eta Korrontziren eta Xabier Amurizaren (bertsolaria, idazlea eta ikertzailea) arteko lankidetza du. Lan horrekin, jatorrira itzultzen da, eta koplagintzari musika tradizionalaren barruan merezi duen tokia ematen dio. Antton Valverdek bere azken lana aurkeztu du “Gaua, ausentziaren itzala”. Harkaitz Cano idazlearen poemez osatutako diskoa da (konfinamenduak baldintzatua).