Urtarrileko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Kate Mortonen eleberri berriak “La hija del relojero” du izena eta hilketa baten, misterio baten eta lapurreta baten istorioa kontatzen digu. Artea, egia, edertasuna, amodioa eta galerak ditu aztergai. Eta beste eleberri ahaztezin batek, David Safierren “La balada de Max y Amelie” izenekoak, abentura handi batera eramango gaitu, amodiozko istorio bikain, erakargarri eta hunkigarrian murgilaraziz.