Urte Berri Txinatarrerako liburuak. Txina Berriruntz begirada bat
Hedabideek lau haizetara aldarrikatu dute: Urte Berri Txinatarrean sartu berriak gara. 2017a Oilarraren Urtea da, goizaldearen eta iratzarraren ikurra. Astrologoen esanetan aurten arrakasta eta garaipena etorriko dira lana eta eroapenaren eskutik.
Hemen, liburutegian, agindu hori ahaztu gabe, gaur egungo Txinara hurbiltzen lagunduko diguten liburuak eskaintzen ditugu. Txina modernoa mila urteko zibilizazio txinatarrean bertan iturria duten korronte sakonetan elikatzen da eta kultura honen baitan murgiltzerik oraindik orain ez dugu behar bezala erdietsi. Halaber, ekin diezaiogun lanari.