Uztaileko bideo nobedadeak

Hona hemen ekainan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. “Belfast” komedia dramatiko erdi biografikokoa eta “coming-of age” da, Kenneth Branaghek idatzia eta zuzendua. Haurtzaroaren eta familiaren erretratu hunkigarri eta sentibera. Matt Reevezek zuzentzen duen “The Batman” thriller psikologiko erakargarria da, ederra eta, batzuetan, benetan beldurgarria, Bruce Wayneri merezi duen detektibe-historia zentzuduna ematen diona. Akziozko eszena ikusgarriekin, Batman hori komikiko pertsonaia klasikoaren bertsio berezi, baina sendo bihurtzen dutenak. Paco Plaza suspensearen birtuosoa da eta aktoreen zuzendaritza bikainarekin bere onena ematen du “La abuela” filmean, giro klaustrofobikoak, pertsonaia enpatikoak, susto dosifikatuak eta fantasiazko dosi on bat eskainiz. Éric Lavainek bitxia baina hain arraroa ez den historiaren gidoia egin zuen (“Mi madre tenía que hacer obras en su casa e iba a venir tres días a vivir conmigo. Al final estuvo un mes”) “Vuelta a casa de mi hija” filmarerako.