Uztaileko bideo nobedadeak

Hona hemen ekainan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Anselma Dell'Olioren “Felllini de los espíritus” film xarmangarri eta zoragarriak, italiar maisuaren ageriko zinema erakusteaz gain, Fellini hainbeste liluratzen zuten beste mundu ikusezin horiek eta bizitzako beste misterio horiek ere erakusten dizkigu, haren zinematik, kezketatik, beldurretatik, maitasunetatik, poztasunetatik eta tristuretatik abiatuta, Fellinirekin egon ziren, ezagutu zuten eta amestu zuten ekarpen bikainarekin. Gaizka Urrestik zuzendutako “Aute retrato” filmak artistaren obra ospatzen du; izan ere, modu hunkigarri eta zirraragarrian azaltzen da obra hori, bai Auteren testigantzen bidez, bai bere lagun, lankide eta 2018. urtean egin zen “Animo Animal” omenaldi kontzertuan parte hartu zuten artisten testigantzen bidez. Armando Iannuccik "La increible historia de David Copperfield" zuzendu du; film hori David Copperfielden haurtzarotik heldutasunera arteko bizitzaren historiaren egokitzapen berri bat da, bidean aurkitzen dituen lagun eta etsaien sarearekin.