Uztaileko bideo nobedadeak
Hona hemen ekainean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Donostiako Zinemaldiko hurrengo Donostia Saria jasoko duen Ricardo Darínen filmaren bat ikusi ahal izango duzu, “Capitán Kóblic”, adibidez. Film horretan Darinek Armadako kapitain ohi bat interpretatzen du, “heriotzaren hegaldietan” parte hartu zuena Argentinako diktadura militarrean (70eko hamarkada bukaeran). Edo “Séptimo” filma, non Belen Ruedarekin batera arrastorik utzi gabe desagertu diren bi seme/alaba aurkitzen ibiliko diren eromenezko erritmoan.