Uztaileko eleberri eta komiki nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere

Uztaileko eleberri eta komiki nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
"Acá todavía" Romina Paularen eleberri soziala da. Andrea, hogeita hamar urteko Buenos Aireseko emakumea, gabonetan ospitalean geratuko da gaixorik dagoen aita zaintzen. Bertan, Rosa ezagutuko du, erizaina da eta erakargarria suertatuko zaio. Aitaren galerari aurre egiten dion bitartean, Andreak bere identitate sexuala aztertuko du.
"Lluvia pequeña" Garth Greenwellen eleberria da. Bat-bateko min batek poeta bat ZIUra eramango du eta AEBetako osasun-sistema kaotikoan harrapatuta geratuko da. Ohetik, bere gorputzari gertatzen zaiona ulertzen saiatuko da, batez ere bere buruan bizitzera ohituta dagoen norbaitentzako erronka gisa hartuz egoera.
"Auzo madarikatua" gizartearen kritika egiten duen Felix Uribayenen eleberria da. Bertan arizkundar batek Iruñean taberna jarri eta agote zein festetako kontuak harilkatuko dira narrazioan eraldaketa sozialaren erakusgai.
"Los cuchillos largos" Irvine Welshen polizia-istorio bat da. Ray Lennox inspektoreak Eskozia garaikideko diputatu baten hilketa basatia ikertuko du, bere bizitza eta etika mehatxatzen duten ustelkeria eta indarkeriari aurre eginez. Polizia-thriller honek gordintasuna eta satira soziala uztartzen ditu kontakizun bizi eta ilunean.
Graciela Bialeten "Memoria estremecida", denborak eta zurrumurruak desitxuratutako 1877ko Mequinensako gertaera tragikoei buruzko lekukotasuna eta memoria historikoa lantzen dituen eleberria da. Gertaera odoltsu honi ustekabena aurkituko duten eskuizkribu batek argi berria emango dio.
"Evelyn Hugoren zazpi senarrak" eleberrian Evelyn Hugok, Hollywoodeko izar ospetsuak, bere bizitzako egia kontatzea erabakitzen du eta horretarako Monique Grant kazetari ezezaguna aukeratuko du. Monique une zail batean dago, baina aukera hori aprobetxatu nahi du bere ibilbide profesionala berpizteko.
KOMIKIAK
"La estación" Raphaël Geffrayren komiki dramatikoa da. Tren geltoki erraldoi bateko zuzendari botereduna lehen aldiz maitemindu eta obsesionatu egingo da. Bere boterea baliatuz, zirku bat sortuko du zaintzaren kapitalismoaren mekanismoak probestuz.
"Será todo para mí" Zerocalcareren zazpigarren albuma da, akaso orain arteko intimoena eta ohi duen umore puntu zorrotzarekin girotua. Aitarekin Dolomitetan galdutako arbasoen herrira bidaia egitea aitzakia ezin hobea izango da bien artean elkar hobeto ulertzeko. Zerocalcareren eta aitaren arteko komunikazioa beti izan baita zaila eta hauskorra.
"Dolores y Lola" Ivan Batty eta Mamen Moreuren komiki seriea da, belaunaldi ezberdinetako bi bizi estilori buruzkoa. Dolores, alarguna eta zaharra den amonak Lolo espasmoz ikusiko du, bisexuala, poliamorosoa eta beganoa baita bere biloba. Biloba etxean hartu eta amonaren lagun Juana eta Trinirekin egiten dituen briska arratsalde lasaiak irauli egingo dira.
"Ao Ashi" Yugo Kobayashiren japoniar estiloko manga seriea da. Ashito Aoi mutil zail baina talentuduna da eta Tatsuya futbol entrenatzailearen arteko harremana du oinarri.
"Hiedra venenosa" Pamela Isleyri buruzko komikia da. Pertsonaiak Gotham utzi eta bere lanik handiena osatu nahi du, munduari egindako oparia, gizateria ezabatuz egin zaion kaltea sendatuz.
"Las narraciones de Arthur Gordon Pym" Edgar Allan Poe-ren istorio baten komikirako egokitzapena da eta bere sakontasuna eta misterioa dira ardatz. Elchinodepelocrespo eta Matias Muzzillok Itsaso zabalaren ezinegona, tentsio literario eta espirituala ekarri dituzte komikira.