Uztaileko musika nobedadeak

Hona hemen ekainan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Liherrek hirugarren diskoa aurkeztu du: “Hemen herensugeak daude”. Transmedia proiektu honek 14 abestiko diskoa batez gain, emakumearen maitasuna, indarkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen istorioa kontatzen digu musikaren, ilustrazioaren, narrazioaren eta ikus-entzunezkoen bidez. Mikel Erentxunen disko berriaren izenburua “El último vuelo del hombre bala” da. Hamahiru abesti dira non beste buelta bat ematen dien azken obsesio pertsonalei, galdutako aukerei eta baita bigarren aukerei ere.