Uztaileko musika nobedadeak

Hauek dira jaso eta katalogatutako CD berriak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Voltaia taldea hirugarren diskoarekin dator, “Erortzen” izenekoa, eta oraingoan euren doinu stonerra aberastuta dago doinu melodiko eta gantxo gehiago duten leloekin. “Aingurak” ere hirugarren diskoa da Amorebieta-Etxanoko Inun kantautorearentzat; indar eta pisu handiko erritmoak zein melodia freskoak nahasi dizkigu bertan.