Uztaileko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. “Conversaciones con mi enano de jardín” izeneko eleberria, Jean-Paul Didierlaurent idazlearen eleberri existentziala eta delirantea da, algara franko eragiten dituena baina, baita ere, gogorarazten diguna bizitzen jakiteko ausardia izan behar dugula. Laura Castañonen “Todos los naufragios” eleberria, berriz, debekatutako amodioen istorioa da. Besteak beste, honako gaiak jorratzen dira: adiskidetasuna, beldurrak, urrunaldiek patua iradokitzeko modua, eta loturak; azken batean, kontatzen digu nolakoak diren beti itzuli ohi den iraganaren mehatxupean, onerako edo txarrerako, daudenen bizitzak.