Uztaileko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Lorenzo Silvak “Lejos del corazón” izeneko liburua dakar Bevilacqua eta Chamorroren kasu berri batekin, non hilketa baten nondik norakoak aurkitu behar dituzten, narkotrafikoa eta diru beltza tartean dituztela. Carme Chaparroren “La química del odio” liburuan, berriz, Ana Arén inspektoreak emakume ospetsu baten hilketari egin behar dio aurre.