V. S. Naipaul

V. S. Naipaul bezala ezaguna egin zen Vidiadhar Surajprasad Naipaul Trinidad eta Tobagon jaiotako idazle britaniarrak 30 liburu baino gehiago idatzi zituen eta Nobel Saria irabazi zuen 2001ean. Kolonialismo osteko traumen inguruanidatzi zuen fikzioa, ez fikzioa eta autobiografia landuz.
Etxe bat Mr Biswasentzat da bere liburu garrantzitsuenetako bat, bertan etorkin indiarrek euren sustraiak galdu gabe Karibear gizartean integratzeko dituzten zailtasunak isladatzen ditu.