Van Johnson (1916-2008)
Antzerkigintzako eta musikagintzako prestakuntza zuen aktore estatubatuar hau film musikaletan hasi zen paper txikiak egiten, gero, 40ko eta 50eko hamarkadetan, film erromantikoetan eta gerrakoetan nabarmentzeko. Egin zituen filmen artean ondorengoak azpimarratu daitezke: Thirty seconds over Tokyo, Command decision, Battleground, The Caine mutiny, Paris ikusi nuen azken aldia, 23 paces to Baker Street. Zinemarako egin zuen azken filma Woody Allenen The purple rose of Cairo izan zen. Urriaren 1etik 6ra aktore honen filmografia berrikusiko dugu.