Viajar, perder países. Arte ikuspegiak
Zibilizatu ahala etengabe handitzen ari gara bidaiaren esperientzia, eta horrek begiraden aniztasuna sortu eta ugaritu du, besteari, ezezagunari edota urrutiko eta ezberdinari forma adiezgarria emanez. Askotariko begirada horiek ekarritako munduaren ikuspegi batzuk kultur etnozentrismoan sustraitutako ikuspegiak eta irudikapenak dira, eta beste batzuk, berriz, bestearen tasunak onesten dituzten ikuspegiak, kosmopolitismo unibertsaletik nahiz kulturen arteko elkarrizketatik begiratuta. Era berean, bidaiaren esperientzia artista eta idazle askorentzat erbesteratze modu bat izan da, beren nortasuna auzitan jartzeko eta bere buruaz galdezka hasteko abiaburua.
Fernando Golvano
Erakusketako partaideak: Enric Alfons, Vicente Ameztoy, Javier Andrada, Juncal Ballestín, Darío Basso, Fernando Bellver, Darya von Berner, Marta Cárdenas, Xabin Egaña, Jordi Esteva, Sükrü Karakus, Xabier Laka, Jesús María Lazkano, Edu López, Eugenio Ortiz, Iñaki Rodriguez, Mª Luisa Sanz, Begoña Usaola, Jose Luis Zumeta.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04