2013.02.07 / 2013.03.23
Vicente Ameztoyk bere etxeko ateak irekiko dizkigu ostegunean KOLDO MITXELENA Kulturunean. Martxoa amaierara arte Ganbaran egongo den erakusketan artista donostiarraren ibilbidea jasotzen duten 50 pieza baino gehiago ikusi ahal izango dira, horietako asko beretzat hain garrantzitsua zen etxean, Etxe-Ondon sortutakoak.
Ameztoyren heriotzaren 11 urte betetzen direnean Etxe-Ondotik erakusketak unibertso paregabe bat azaltzen digu, non paisaiak eta itxura hiperrealista duten pertsonaiak nahasten diren, animaliekin edo metamorfosia jasaten duten landareekin. Horiek guztiek bere ikuspegi pertsonalera gerturatzen gaituzte, mundua nola irudikatzen zuen ezagutzera, hain zuzen.
Zaila da Vicente Ameztoyren lanari etiketak jartzea. Margolari surrealistatzat hartu dute askok, baita errealismo magikoarekin lotuta dagoen obratzat ere. Baina ez da erraza eskola bati edo korronte artistiko bati atxikitzea.
Vicente Ameztoyk bere ikonografia propioa sortu zuen, erraz igartzen dena eta konplexutasun handikoa. Naturak eta pasaiak indar handia hartzen dute bere obran, baina ez genero autonomo gisa, bere begitazioentzat agertoki modura baizik. Inportanteak dira kontzeptu-jokoak eta analogiak, interpretazioa bikoitzak, metamorfosiak, sarritan ironia sotil batekin uztartuak.
Berak zioen pertsonak eta paisaiak zituela inspirazio iturri nagusi, batez ere paisaiarekin lotura zuzena zuten pertsonak. Margoketa azkarra ematen zen garaian, 70. hamarkadan Saura edo Tapiés bezalako artisten informalismoa arrakasta zuenean, Ameztoyk egindako lan zehatzek harridura sortzen dute.
Artista grinatsua izan zen; aitortzen du: Koadro bakoitza nire burua harrituta uzteko saiakera bat da, horrek funtzionatzen badu, aurrera egiten dut. Aldiz, margolanak ez banau aho-zabalik uzten, bertan behera uzten dut edota ez dut kontuan hartzen. (Sagrado y profano: santoral de Remelluri, paraíso y otras obras. Donostia: Koldo Mitxelena Kulturunea: Arteleku, 2000).
Titulurik gabe, 1977
Bilduma pribatua
Ordutegia: 16:00 - 20:00
Asteartetik larunbatera