Victor Ericek hizaldia eskainiko du KOLDO MITXELENA Kulturunean
Victor Erice zinemagileak hitzaldia eskainiko du asteartean KOLDO MITXELENA Kulturunean. Un arte de sombras izenburupean El espíritu de la colmena (1973), El sur (1983) eta El sol del membrillo (1992) film luzeen zuzendaria zineaz mintzatuko da Euskadiko Filmategiaren 35. urteurrena ospatzeko antolatu diren jardueren testuinguruan.
Víctor Erice Karrantzan (Bizkaia) jaio zen 194an. 18 urtera arte bizi izan zen Donostian. Zientzia Politikoetan lizentziatua, 1963an Zinematografia Eskola Ofizialean diplomatu zen. Film luzeei dagokionez duen filmografia urriak, ez dio eragotzi gaur egun nazioarte mailako zinemagile entzutetsuenetarikoa izatea.
Zer: hitzaldia: Un arte de sombras. Víctor Erice
Noiz: maiatzak 14, arratsaldeko 7:30etan
Non: Areto Nagusia