Welcome komikia

Belleza Infinita, 2017
2014. urteko lehenengo Guillotina autoedizio topaketan Belleza Infinita argitaletxeak Javier Lozanoren Welcome fanzinearekin topo egin zuen eta han agertutako istorioak argitaratzea erabaki zuen.
Welcome Belleza Infinitak ateratzen dituen komiki liburu horietako bat da (Mi vida sin ti, Los pitufos vascos…). Ez da komiki efektista eta birtuoso bat, eta ez du horren beharrik ere. Arkatzez egidako marrazki soilak erabiltzen ditu ideia absurdoz batetako istorioak kontatzeko. Burugabekeri bat bestearen ondoren irakurtzerakoan jokoz kanpo geratzen zara eta gizateriaren gai unibertsaletan besterik ezin duzu pentsatu. Batzuetan ezerezari buruz ere hitz egitn du Javier Lozanok liburu honetan. Eta hori baino gai unibesrtsalagorik ez dago.
Istorio hauetako pertsonaiek Erdi Arotik ateratakoak dirudite batzuetan, irudi erromanikoak. Soiltasun horren bitartez egileak komikiaren lengoaiarekin eta orrialdeen estrukturarekin jolasten du istorio bakoitza eraikitzerakoan; horrela, istorio bat kontatzeaz gain, marrazki autonomo bezala funtzionatzen duten orrialdeen bilduma bat osatzen delarik.