William A. Seiter (1890-1964)
William A. Seiter zinema zuzendaria izan zen; 30 eta 40ko hamarkadetan nabarmendu zen, nahiz eta lehendabiziko lanak askoz lehenago egin zituen orduko aktore handiekin, besteak beste, Charles Chaplin, Stan Laurel eta Olive Hardyrekin.
Handik gutxira komedia musikalak egiten hasi zen eta aipatzekoak dira You Were Never Lovelier, Roberta -biak Fred Astairekin- Nice Girl?, I'll Be Yours -biak Deanna Durbinekin-, Chance at Heaven, Sons Of The Desert eta One Touch of Venus -azkeneko hori Ava Gardner handiarekin-.
Abenturetako zinemari ere egin zion bere ekarpena, eta bi titulu interesgarri hauek utzi zizkigun: Allegheny Uprising -John Wayneren ondoan- eta Destroyer -Edward G. Robinson eta Glen Fordekin-.
William A. Seiterren zinema gure artean izango dugu urriaren 14tik 19ra bitartean.