Willie Doherty. Dark Stains.

1999/5/13 - 1999/7/10
Komisarioa: Maite Lorés
Artistak: Willie Doherty
Testuak: Maite Lorés, Martin Mcloone
Muntaia: Arteka SL, Armando Dolader
Prentsa oharra:
Erakusketa honek Willie Dohertyren lana aurkezten du, ikuspegi bisual eta zinematografiko bati jarraituz.
Zuzenkiago, hauxe du erakusketak ardatz: nola azaltzen eta aztertzen dituen Dohertyk zineak eta argazkigintzak erabiltzen dituzten baliabideak ikusleak helburu politikoekin manipulatzeko.
Dohertyren lanak aipagai ditu komunikabideetan (erreportaiak eta albiste saioak) eta zinean (film noir eta road movies) sorburu duten teknikak eta konbentzionalismoak, maiz askotan baliagorri direnak egoera “inozoetan” suspentse eta mehatxu giro bat sarrarazteko, eta beheralako bortizkeria iradokitzeko. Haren lanetako batzuek zalantzan jartzen dute hedabideek erabiltzen duten manipulazio mota bat, telebistako erreportaiak eta albisteakbirkontestualizatzeko balio duena, helburua izanik egia desitxuratzea eta ezkutuko asmopolitiko bat sartzea.
Beste lan batzuek, berriz, gai hau dute zuzenki: Ipar Irlandako hiriguneetanarmadak erabilitako zaintza kamarak egoteak sortzen duen sentsazioa, bidegabe sartzearenaeta bortxakeria inplizituarena.
Hala ere, nahiz eta erakusketa honetarako aukeratu ditugun lanen gai berezkoa Irlandako egoera politikoa ez izan, ez dago dudarik aurkeztutako lan horietan islatuta gelditzen dela hango testuinguru sozio-politikoa.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17