Wonder Woman-en mirariak
Wonder Woman amazonen, mitologia grekoko amazonetan oinarritutako pertsonaien, printzesa da.Marstonek sortu zuen eta, egin dituen adierazpenen arabera, bere nahia zen “argi eta garbi feminista den pertsonaia eredua izatea, bere helburua izanik gizonen gorrotoak erdiratutako mundura amazonen maitasun, bake eta sexu berdintasuneko idealak eramatea”.Sorterrian Diana de Themyscira izenez ezaguna, bere ahalmenen artean daude, indarra, borrokarako gaitasuna, superabiadura, superreiraupena eta superrarintasuna.Oso eraginkorra da aurrez aurreko borrokan eta gerrarako arte taktikoetan.Horrez gain, aipatzekoak dira bere berezko abilezia eta animaliekin duen harreman estua, gero denborarekin, animaliekin komunikatzeko gaitasun bilakatu zena.Egiaren Lakioa erabiltzen du, egia esatera behartzen duena, suntsiezinak diren besoko pare bat, jaurtigai modura erabiltzen duen tiara bat eta, zenbait istoriotan, hegazkin ikusezin bat.
Wonder Woman, Emakume Miragarria bezala ere ezaguna dena, Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiko lehen solairuan dago egun hauetan, Luis Gascaren bildumako hainbat materialetan irudikatuta.
Zatoz eta emaiozu begirada bat hainbesteko mirariari.