Xabier Erkiziaren "THE POLITICS OF RECORDED SOUND" proiektuaren aurkezpena
Bihar, goizeko 10:30tan, KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakustaretoan, ‘Biblioteka eta Jakintza. Artxiboak, mutazioak, konfigurazioak’ erakusketaren proiektu espezifiko berria aurkezten da. Xabier Erkizia, soinu artista, bihartik aurrera, ekainaren amaiera arte “THE POLITICS OF RECORDED SOUND” proiektua erakutsiko digu. Proiektu hau soinuzko grabazioen inguruko politiken inguruan hausnarketa eta ikerketa lan bat bezala defini daiteke.
Artista honen audio-instalazioak, Gipuzkoako probintzia du abiapuntu bezala, lurralde honetan egin izan diren soinuzko grabaketa historiko zenbait oinarrigisa hartuz. Grabaketa hauek oraindik gordetzen duten arrarotasuna eta ezezagutza agerian utzi nahi du, hauen atzetik ezarri izan diren kontakizunak eta politikak agerrarariz.Azken finean, “THE POLITICS OF RECORDED SOUND” idatzietan lerro artean irakurri daiteken bezala, grabaketetan soinu artean entzutea da egitasmoaren azken helburua
Xabier Erkizia soinu-artista, musikaria, ekoizlea eta kazetaria da. ERTZ Bertze musikei eskainitako jaialdiaren (2000-2013) sortzaileetako bat da, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko zuzendaria (2003-2013), Euskadi irratian eta Berria egunkarian (2003-2013) kolaboratzailea, hainbat film, antzerki nahiz dantza ikuskizunetarako musika egin du. Bere lanak Europa, Amerika nahiz Asiako hainbat herrialdetan erakutsi izan dira. 2005etik Euskal Herriko soinu-mapa osatzen ari da, eta soinu ehiztari nekaezina da. Musikaren bidezidorretan hasi, soinuen unibertsora zabaldu eta gaur egun, entzumenaren fenomenologia ikertzen du hainbat egitasmo artistikoren bidez.
Xabier Erkiziaren proiektu desberdin honek isiltasuna eta soinuak nahasten ditu, errealitate bat lortzeko helburuarekin.