Xabier Lete in memoriam
Egin zen Xabier Leteri omenaldia eta jende andana bildu zen KOLDO MITXELENA Kulturunearen aretoan.
Omenaldian Xabierren kanten bertsioak entzun izan bagenituen ere, erakarpen berriena Pako Aristiren ahotik etorri zitzaigun lau poemen irakurketarekin.
Xabierren bi poema hartu zituen urrestildarrak eta haien harira berak sorturiko beste bi ere irakurri zizkigun. Xabierrengandik aldegiten zen ikuspuntu bitalista – errurik gabekoa- adierazten zuten poemak errespetu osoz eginak zirela esan zigun Pakok.
Ezezagun xamarra den Arantxa Irazustaren Haur andaluz bati seaska kantaren bertsioak zirrara sorrarazi zigun.
(Argazkiak: Ricardo Iriarte)
{ppgallery}galerias/leteareto{/ppgallery}