Xabier Leteren disko sorta

Xabier Lete Bergaretxe (1944-2010). Idazlea izan zen, bereziki poeta moduan nabarmendu zelarik. Kantautore gisa ezaguna dugu baita ere, Ez dok amairu taldeko partaide Lourdes Iriondorekin batera besteak beste.
Laurogeiko hamarkadan sorkuntza ia guztiz alde batera utzi eta politikan aritu zen, bere osasun ezak jardun horretan jarraitzea eragotzi zion arte.
Gaur egun Xabier Leteren liburu eta disko bilduma KMK liburutegian gordetzen da, bere interes kulturalen isla bat eskaintzen diguna. Diskoei erreparatuko diegu bereziki, hirurehun ale inguruko binilozko sorta batez osatuta dagoelako: Euskal Herriko kantautoreez gain, beste hainbat tokietakoak, nazioarteko musikari garaikide ezagunak, musika klasikoko aukera zabal bat...