Xaho dator berriro ere
Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, Agosti Xahoren bizitza eta obraren inguruko jardunaldiak egingo dira datozen urriaren 4ean eta 5ean Koldo Mitxelena Kulturunean.
Urriaren 4an, Xahoren bizitzaz hitzegingo du Fermin Arkotxak. Patri Urkizuk berriz, haren obra hartuko du hizpide.
Urriaren 5eko mahainguruan Agosti Xaho XXI mendean gaia eztabaidatuko dute Jean-Louis Davant, Fermin Arkotxa eta Fermin Sanchez Agurruzak.
Eta bukatzeko, egun horretan bertan, Xahorekin jolasean izenburuarekin, hiru kamishibai entzun ahalko ditugu, Aitor Txarterina, Josu Jimenez, Adur Larrea eta Asisko Urmenetak sortuak.
Gizunak behar du jakin bere eginbidia. Ezpadaki, galthatzez ikhasi behar du.