Xake jokalariarena

El jugador de ajedrez. David Sala, según la novela de Stefan Zweig. Astiberri, 2018.
Zweigen egoneza bikain jaso du Salak. Zweigenena ez ezik, baita erbestera doan "B." jaunarena ere, munduko xake txapeldunari aurre egiten dion pertsonaiarena, hain zuzen ere.
Hala Zweigek nola Argentinarako bidean doan "B."-k, biek ala biek gerran dagoen Europa utzi dute atzean. Alabaina, zazismoak biak harrapatuko ditu: errealitatean, Ameriketan Zweig; idazlanean, Austrian "B.". Horrela, SSek atxiloan eraman ondoren ikasi zuen xakean eleberriaren-komikiaren protagonistak.
Salak bikain margotu du ez soilik Zweigen kontakizuna, bai eta "B."-k bizi izandako isolamendua. Horrela, isolamenduan egon bitartean fisikoki kolpe bat bera ere jaso ez arren, bakartzea tortura dela ezin hobeto azaltzen dute idazleak eta komikilariak. Are, batez ere komikilariak, egoera hori irudikatzeko landu marrazkiei esker. Salak erabilitako teknika ere aipatu beharrekoa da. Izan ere, honen akuarelek eleberria ezin hobeto jasotzeaz gain, 40. hamarkadako giroa bikain islatzen dute. Azkenik, marrazkiek, Klimt margolariaren lan zein teknikek, gogorarazten digute eta horrek xake partidan bete-bete sartu gaitu, bai eta orduko Europako giroan, gure Europatik nahi baino gertuago dagoen giroan.