XVI. mendeko euskaraz idatzitako olerki baten aurkezpena
Datorren abenduak 3an Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati) aurkitutako euskera arkaikoko maitasun poemen bi zirriborro aurkeztuko dira. Aurkezpena Koldo Mitxelena Liburutegiko Erreserba Gelan izango da eta, bertan, Markel Olano (Diputatu Nagusia), Harkaitz Millán (Kultura Diputatua) eta Ander Ros (ikerlaria) izango dira.
XVI. mendeko bi testu motz dira, Gipuzkoako euskalkiaren ezaugarriak dituztenak. Ziurrenik hizkuntza horretan kontserbatzen diren lehen poemak dira hauek.
Oñatiko Artxiboko web-ean bi idazki hauen ikerketan sakontzeko aukera dugu. Bestalde, Koldo Mitxelena Liburutegiak, aurkikuntza hau laguntzen duen bibliografia bat prestatu du, hemen kontsultagarri dagoena: Euskaren historia. Aro Modernoa.
Ekimen hau dela eta, Fondo Gordeen Gela itxita egongo da ostegun osoan zehar.