XXX. ANTIQVA JARDUNALDIAK: 'Informazioa Antzinako Munduan'
Aurten ANTIQVA Antzinari buruzko jardunaldien XXX. edizioa ospatzen dugu. Aurtengo edizioak Informazioa Antzinako Munduan izenburua du eta gai horren inguruan jorratuko dira azaroak 27, 28 eta 29an ospatuko diren hiru saioak.
XXX. ANTIQVA JARDUNALDIAK: 'Informazioa Antzinako Munduan'
Aurten ANTIQVA Antzinari buruzko jardunaldien XXX. edizioa ospatzen dugu. Aurtengo edizioak Informazioa Antzinako Munduan izenburua du eta gai horren inguruan jorratuko dira azaroak 27, 28 eta 29an ospatuko diren hiru saioak.
Jarraian programa osoa kopiatzen dizuegu:
INFORMAZIOA ANTZINAKO MUNDUAN
Antzinari buruzko XXX. Jardunaldiak
2023ko azaroaren 27, 28 eta 29an
«Tesaliako Menonek argi eta garbi erakusten zituen bere aberastasun desioak; agintea nahi zuen, aberastasun oparoagoak jasotzeko, eta ohoreak nahi zituen, onura gehiago lortzeko. Boteretsuenen adiskidetasuna bilatzen zuen, bere gehiegikeriak zigorrik gabe gera zitezen, eta sinetsita zegoen bere desirak betetzeko bide motzena zin faltsua, gezurra eta engainua zirela; izan ere jokabide xume eta zuzena ergelkeria hutsa iruditzen zitzaion».
—Anabasia, Jenofonte.
27, astelehena 19:30
La circulación de la información, personas y culturas en la Antigüedad entre el mundo griego, indio y chino
Fernando Wulff, Malagako Unibertsitateko antzinako historiako irakaslea.
Bere lanak, besteak beste, Erromatar Errepublika eta horren inguruko historiografia modernoa, Erromak gizarte hispanoetan duen eragina eta Antzinako Munduko Globalizazioa gaiak jorratzen ditu.
28, asteartea 19:30
La transmisión de noticias en la literatura griega antigua: de Homero a la Oratoria
Raquel Fornieles Sánchez, Filologia Grekoko irakaslea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Filologia Klasikoko Departamentukoa.
Filologia Klasikoan graduatua da, baita Kazetaritzan ere, eta La transmisión de noticias en la literatura griega izeneko tesiarekin doktoratu zen. Filologia Klasikoko irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
29, asteazkena 19:30
Sobre la información en Roma
Denis Álvarez Pérez-Sostoa, Antzinaroaren Historiako irakaslea UPV/EHUn.
Informazioaren zirkulazioari buruzko gaiak landu ditu erromatarren munduan, eta Historian lizentziaduna da, baita Filologia Klasikoan ere, eta Antzinaroaren Historian doktorea.
Hitzaldien guztien hizkuntza gaztelania izango da.