The Yellow Kid
Haren istorioa ezagutu ezazu
The Yellow Kid
Globo baten itxurako bokata bat testua barruan zuela agertu zen lehen aldiz 1896ko otsailaren 16an egunkari bateko komikian. Bokata hau, komikiaren aitzindari izan zen eta The Yellow Kid pertsonaiarekin agertu zen loro bati ahotsa eman asmoz. Tira hartako protagonista, The Yellow Kid, alkandoran mezuak idatzita agertu ohi zen eta hori erabiltzen zuen komunikatzeko bide gisa, elkarrizketak modu argi eta zuzenean sortzeko.
The Yellow Kid pertsonaia mutiko burusoil eta belarri handikoa da, beti lotarako garai batean erabiltzen zen ohiko alkandora soinean duela agertzen da, eta alkandoran bertan esan nahi zuena idatzita marrazten zuten. Hasiera batean, pertsonaiak Mickey Dugan zuen izena eta New Yorkeko egunkarietako igandetako orrietako bigarren mailako pertsonaia izan zen. Baina berehala hartu zuen estilo propioa, erabiltzen zuen freskotasuna eta jendearekin konektatzeko erraztasunari esker, eta bere tira komiko propioa izan zuen.
Kolore horia eta izena inprimategiko frogei esker hartu zuen. Hasiera batean kolorerik gabeko tira bat zen, eta igandeetan argitaratzeko inprentan jarritako kolorea hartu zuen berehala. Komiki tira gisa 1895etik 1998ra argitaratu zen igandeko egunkarietako orrialdetan.
Egilea Richard F. Outcault (1863-1928) estatubatuar gidoilari, marrazkilari eta margolaria izan zen. The Yellow Kiden komikia hiriko egunkari garrantzitsuenetan argitaratu zen, eta urte batzuk geroago Buster Brown (1902-1905) pertsonaiaren sortzailea ere izan zen.
70eko hamarkadan Italian Luccako Jaialdia sortu zuten, animazioko jaialdi garrantzitsuenetako bat, eta bertako sari nagusiari Yellow Kid izena eman zioten. Jaialdi hau Luccan sortu bazen ere, 1994tik 2005era Erroman ospatu zen.
Katalogoan Yellow Kid pertsonaiaren komikiak eta Yellow Kid saria jaso duten komikiak aurki ditzakezue.