Zakarrontzia astintzen. Hondakinak eta birziklatzea gaur egungo artean.
2009/10/29 - 2010/1/23
Komisarioa: Seve Penelas
Artistak: Basurama, Donna Conlon, Mark Dion, Regina José Galindo, Chus García Fraile, Chris Jordan, Vik Muniz, Ester Partegàs, Diet Wiegman
Testuak:
Muntaia:
Prentsa oharra:
Jendeak zaborren eta hondakinen inguruan izaten dituen lehen erreakzioak ezkorrak (batzuetan nardagarriak ere bai) izaten dira. Badakigu zeintzuk diren inguratzen gaituzten materien prozesu fisiko eta kimikoak (naturaren zikloarenak, produkzio industrialenak, eraikuntza teknikoenak, objektu fabrikatu eta kontsumorako prestatuta daudenenak eta organismo bizia den neurrian, gizakiaren beraren materiarena).
Elementu eta jardueren nahasketa horrek –azken finean, hori da gizakiarentzat zibilizatua eta kulturala dena, eta paisaia eta ekosistema (planeta, azken batean) otzandu eta aprobetxatzen ahalegintzen eta borrokatzen dena-, ondorio asko eragiten ditu, besteak beste, superpopulazioa eta gain-produkzioa, adostasun ezak eta desorekak, eta, hedaduraz, hondakinak. Askotan ez dugu jakiten nola erantzun azken horiei, edo, metaforikoki, baina baita errealitate praktikoan, alfonbra azpian ezkutatzen ditugu beste aldera begiratzen dugun bitartean.
Ikusizko arteak eremu asko hartzen ditu bere gain, eta edertasunaren, gustuaren, estetikaren... gainean dituen konnotazioak direla-eta begirada asko erakartzen ditu. Gaur egungo artisten ikuspuntu anizkoitz eta erlazionalak alfonbraren azpian begiratu nahi izan du, hau da, zaborren eta hondakinen gaiari so egin nahi izan dio.
Hondakinen kontzeptuari lotuta, birziklapen hitza azaleratu da eta pixkanaka-pixkanaka, hitza geroz eta gehiago entzuten joan gara, bereziki 1973. urteko krisiaren ondoren. Ordutik, birziklatu hitza komodin bat bilakatu da, eta testuinguru ezberdinetan erabiltzen dugu. Birziklatu hitza erabiltzen dugu hondakinak banatu eta tratatu ondoren ematen duten erabilpen eta aprobetxamenduari. Artista batek bere lanak eta estiloa birziklatu behar dituela ere esaten dugu, eskakizun berrien aurrean (badirudi berrikuntza artearen sustraietan eta jardueraren barnean dagoela) eraginkorragoak izateko.
Beraz, hondakinak eta birziklapena erakusketa proiektu honen ardatz diren bi kontzeptuak dira. Bi termino horiek bederatzi artisten lanetatik abiatzen dira, batzuetan ageriko emaitzak eskaintzen dizkiguten artistak (Vik Muniz, Chus García-Fraile edo Diet Wiegman esate baterako). Beste artista batzuk, ordea, ikuskizunarekin eta probokazioarekin jokatzen dute, betiere gizarte kontsumistaren gehiegikeriak oinarritzat hartuta (Chris Jordan edo Ester Partegás). Beste batzuk, kritikari eta salatzaile bilakatzen dira ingurugiroaren degradazioaren aurrean, baina hainbat eremu nahastuta egiten dute hori, esate baterako ausardia, adimena, harridura eta poetika nahastuta (Basurama, Mark Dion, Donna Conlon edo Regina José Galindo).
Koprodukzioa: Centro de Arte y Naturaleza (CDAN) de Huesca eta Koldo Mitxelena
Obrak erakusketan :
- Basurama
- Casi todo lo que compras lo tiras, 2008-2009
- 100% sostenible, 2008
- ¿Qué es basura?, 2004
- Chris Jordan
- Cell Phone Chargers, Atlanta, 2004
- Cell Phones, Orlando, 2004
- Crushed Cars, Tacoma, 2004
- Gas Cylinders, Seattle, 2003
- Oil Filters, Seattle (hommage to Burtynsky), 2003
- Recycling Yard #5, Seattle, 2004
- Recycling Yard #6, Seattle, 2004
- Scrap Metal, 2003
- Chus García-Fraile
- Pantone (15 Containers), 2008
- Diet Wiegman
- Regarded from two sides, 1984
- Donna Conlon
- Estación seca, 2006
- Marea baja, 2004
- Donna Conlon & Jonathan Harper
- Brisa de verano, 2007
- Ester Partegás
- Barricadas (We do things just decided not to do… always in the process of betraying ourselves), 2005
- Everything I don't want to be, 2004
- We no longer know where to love, 2004
- Mark Dion
- Fieldwork 04, 2007
- Regina José Galindo
- Limpieza social, 2005
- No perdemos nada con nacer, 2000
- Vik Muniz
- Atalanta and Hippomenes, after Guido Reni (Pictures of Junk), 2006
- Atlas, after Giovanni Francesco Barbieri, il Guercino, Narcissus, after Caravaggio (Pictures of Junk), 2005
- Saturn devouring one of this Sons, after Goya, 2005
Katalogoa: Erakusketaren osagarri katalogo bat argitaratuko da. Hautatutako artisten lanak bertan jasotzeaz gainera, Seve Penelas komisarioaren sarrera testu bat eta Joan Nogué, Gironako unibertsitateko Giza Geografia katedratikoa eta Catalunyako Observatori del Paisatgeko zuzendariaren beste testu bat jasoko ditu.
Komisarioa: Seve Penelas, komisario independentea, Madrilen bizi eta lan egiten du eta, beste lan batzuen artean, Exit arte aldizkarien kolaboratzaile da. Dokumentaziogunea: M-etxeak, 2007z gerotik Donostiako arkitektura eskolarekin lotuta dauden arkitekto eta ikasle taldea izan da dokumnetaziogunea diseinatzeko enkargua jaso duenak. Hauen proposamenak Koldo Mitxelena erakustaretoan eta Donostiako beste kultur ekitaldietan erabilitako materialak osatzen dute.
Rezikletas: Kale-ikuskizunean, lau aktore-musikarik perkusio kontzertu ibiltaria eskainiko dute birziklatutako eta berrerabilitako materialen bidez guztiz akustikoa den soinua sortuz. Ikuskizuna inaugurazio egunean, urriaren 29an, arratsaldeko zazpiretan izango da, Koldo Mitxelena kulturuneko inguruan.
Erakusketa parean antolatuko diren ekitaldiak: 2010eko urtarrila eta otsaila artean eta gai honen inguruan, Koldo Mitxelena kulturuneko aretoan Jorge Riechmann (Zientifikoak Ingurugunearen alde Batzordeko lehendakari ordea) entzuteko eta Artelekun Daniel Canogar eta Vik Munizen workshopetan parte hartzeko aukera edukiko dugu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04