Zapart! komiki jaialdia
Zapart! proiektua aurkeztu berri da Udaberri tabernan. Pablo Berástegui, 2016ko zuzendariak esan duen bezala, juxtu gaur, jaialdiaren hasiera eguna baino urtebete lehenago. Zuberoako Maulen hasi eta astebetera Donostian amaituko den jaialdia dugu. Helburu nagusitzat komikigintza sustatzea, egileen sarea sendotzea eta publiko orokorra eta marrazkilariak elkartzea dauzka. Aldi berean Donostia eta Errege Erregina Katolikoen kalea komikiaren epizentro bihurtu nahi ditu proiektuak. Gainera, komikia oinarri hartuta, bi hiri horien arteko elkarlan iraunkorra sustatu nahi da. Komikigintzaren alorrean ezagunak diren nazioarteko komikigileen presentziaz gain, tailerrak, erakusketak, zuzeneko marrazketa, hitzaldiak eta komikien truke-azoka hartuko ditu barne egitarauak, besteak beste. Marrazkilariak izango dira jaialdiaren antolatzaile, Xabiroijaleak (Donostia) eta Kakots (Maule) elkarteen gidaritzapean.
{ppgallery}galerias/zapart{/ppgallery}