Zeinuak. Iñaki Olazabal

2012/11/07-2012/12/29
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran Iñaki Olazabalen (Andoain, 1959) Zeinuak - Signos instalazioa izango da ikusgai.
Olazabalek bere abentura propioa marrazten du gure garaiko zeinuen itsasoan, zeinak haren praktika eskultorikoak ihardesten baititu hemen eta orain. Eta horretarako zeinu-ikurrak erabiltzen ditu. Ez dauka garrantzirik, bertan, zeinu horiek jada existitzen den zerbaiten antza duten ala ez; izan ere, objektuen metaforak dira, zeinu balioa hartzen dutenak artistaren irudimenari eta errealitatearekin duen elkarrizketari jarraikiz.
Zeinuak - Signosizan da Olazabalek Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran aurkezten duen eskultura instalazioari eman dion izenburua. 2012an zehar egindako hiru eskultura sortak osatzen dute. Haien eraikuntza prozesua begien bistan dago soldadura joskeren bidez, piezen mihiztaketaren bidez eta azidoek eta oxidazioek zinkaren azalera zimurrean egin duten ekintza burujabearen bidez. Indarra jartzen du figuren eta poliedroen tipologia formal batean. Oso errekonoziblea bilakatzen dute horiek haren eskultura unibertsoa eta hizkuntza jokoak.
Artista honen ibilbidea belaunaldi bereko beste batzuena bezalakoa da, hain zuzen 1980ko hamarkadan euskal eskultura berria izenarekin ezagutu ziren horiena bezalakoa. Hasieran, Xabier Lakak zuzentzen zuen Sorabillako Lantegiko kolektiboko kidea izan zen; Horren ondoren, Juan Muñoz, Angel Bados, Manolo Bello eta Don Herbert artistek Artelekun emandako tailerretan parte hartu zuen. Aurrerago prestakuntza egonaldi bat egin zuen Beuysek eta beste batzuek Düsserdorfen sortu zuten eskolan. Han, jarrera autokritikoagoa eta ez hain utopikoa eskuratu zuen. Olazabalek, besteak beste, Zumaia, Zegama, Ordizia, Ikaztegieta, Andoain, Zubieta eta Orion egin ditu interbentzio eskultorikoak.
Ordutegia: 16:00 - 20:00
Asteartetik larunbatera
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17