Iñaki Olazabalen Zeinuak ganbaran
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran Iñaki Olazabalen (Andoain, 1959) Zeinuak eskultura instalazioa egongo da ikusgai azaroaren 7tik abenduaren 29ra arte.
2012an zehar egindako hiru eskultura sailez osatutako instalazio honetan, esanahien eta analogien espazio baten barrena ibiltzera gonbidatzen gaitu.
Gure garaiko zeinu bat da kirol profesionalak duen ikuskizun dimentsioa, eta horren irudi globala olinpiar jokoetan islatzen da. Bertan kirol heroiaren eta haren irudi nazionalaren sublimazioak bere paroxismoa eskuratzen du.
Objektu metafora modura, instalazio eskultoriko honek lehiakortasuna eta bestelako balio instrumentalak goratzen dituzten munduarekiko eta imaginarioekiko jarrera kritikoa ebazten du.

{jcomments on}