Zentsuraren panela. Erakusketa-jokoa

Asko izan dira historian zehar liburuak zentsuratzeko argudiatu diren arrazoiak. Batzuk ezagunak, besteak harrigarriak. Koldo Mitxelena liburutegitik zentsuratuak izan diren lan horiek ezagutzera eman nahi ditugu eta zure laguntza behar dugu. Animatuko al zara?
Sarreran erakusketa zintzilikari bat prestatu dugu baina… amaitu gabe dago. Osatzen lagunduko diguzu?
1. Zentsuratutako lanen bat ezagutzen duzu? Kontaiguzu! Horretarako, eskailera nagusiko mahian dauden fitxa beltzetako bat bete, mailegu zerbitzura eraman eta zintzilikatu fitxa gure obra zentsuratuen panelean.
2. 2. KMK-n zentsuratuak izan diren liburuak daude. Aurkitu itzazu! Zentsuratuak izan diren 30 obren fitxak dagozkien liburuetan izkutatu ditugu. Guztiak gure liburutegian daude. Horietako bat aurkitzen baduzu, hartu fitxa, mailegu zerbitzura eraman eta zintzilikatu gero gure obra zentsuratuen panelean.
Zuen ekarpen guztiekin gure erakusketa osatuko dugu eta, horrekin batera, gure Pinterest panela ere betetzen joango gara. Bertan, obra horiek guztiak eta bakoitzaren KMK-ko katalogoko fitxa ikusi ahal izango dituzu. Animatuko al zara zentsuratutako istorio horietakoren bat (berriz ere) irakurtzera?
Eta gogoratu… sari bat irabazi dezakezu! Obra zentsuratu gehien proposatzen dituen pertsonak eta ezkutatutako fitxa gehien aurkitzen dituenak, sari bat jasoko dute.
Deskubritu ditzagun elkarrekin zentsuratutako liburuak!