Zentsuraren panela: sari banaketa
Bi hilabeteren ostean, liburutegiko gure esekitokia jasotzeko momentua iritsi da. Aste hauetan zehar eta zuen laguntzari esker, historian zehar eta arrazoi ezberdinengatik zentsuratuak izan diren lanak ezagutu ahal izan ditugu.
Hemendik aurrera, Koldo Mitxelenako patio nagusia hutsik geratzen da, baina liburuak ez dira desagertzen! Guztiak jasota geratu dira liburutegiaren Pinterest arbelean, baita gure “Zentsuraren Panelean” ere.
Zuen laguntza eskertzeko eta hemen aurreratu genizuen bezala, ekarpen gehien egin dituen pertsona eta txartel izkutatu gehien aurkitu dituena saritu egingo ditugu. Biek liburuak erosteko 50 €ko bono bat jasoko dute, baita Albaolarako bi sarrera ere. Bigarren eta hirugarren sailkatuek ere Albaolarako bi sarrera bana izango dituzte opari.
Mila esker parte hartzeagatik!