Zer gertatzen ari da Komikitekan?
hilabete batzuk KMn komikiari zuzendatutako gela berritzeari ekin genion. Helburua bikoitza zen::
1. Erakusaltzariak: egileka obra ezberdinak biltzea eta, batez ere, ikusgarriago egitea, obren azalak erakutsiz.
2. Apalak: serieka komikiak biltzea, egileak kontuan hartu gabe, obra batean aldakorrak izaten baitira zenbaitzutan.
Adibidea: Baleak ikusi ditut
Kokapena: Erakusaltzariak : signatura C (komikia) ISU (egilea) bal (izenburua)
Katalogoan: lokalizazioa: 1. solairua (11.5). Signatura: C ISU bal*
Adibidea: Batman-en serieak, egile eta argitaletxe ezberdinak izan dituztenak.
Kokapena: Pareteko apaletan : signatura C (komikia) BAT (seriea) ecc (argitaletxea).
Katalogoan: lokalizazioa: 1. solairua (11). Signatura: C BAT ecc (Liburuaren bizkarrean banda urdin bat gehitu da).
Ohar garrantzitsua: Lan prozesua ez dugu amaitu; zalantzarik izanez gero edo dokumentua ez bada bere tokian aurkitzen, liburutegiko langileei laguntza eskatu.