Zerocalcareren iragarpena
Zerocalcare
La profecía del armadillo
Reservoir Books, 2016
Ulertzekoa da Zerocalcare-ren arrakasta. Zeharo autobiografikoa izan daitekeena, unibertsala bihurtu du autoreak. Gai garratza ardatz hartuta, kronika poetikoa eta ez gutxitan umoretsua josi du. Gazte arruntaren bizitzak belaunaldiak ezaugarritzen dituen erretratua eratu du.
Barruko arrangurak exorzizatzeko hala kultura popularretik ateratako ikonoak nola bere barrenetik ateratako munstro, lagun, itzal eta maskota galeria fin bezain egoki erabiltzen ditu.Gainera, irakurketa lineala bikain ixtearekin batera, kontakizuna osatzen duten puskek autonomia dute.Bukaera bikaina dute, banan bana. Eta bukaera bikaina du liburuak berak ere, hunkigarria izanagatik.
Alegia, narrazio honetako pasarte batean berean ere nork bere burua ez identifikatzea zaila da.
Baina, ororen gainetik, Zerocalcare narratzaile bikaina dela iruditzen zaigu.