Zertarako joan Ubik-era? Tabakalerako sorkuntza liburutegi berriko lankideek kontatzen digute
Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia: hiru arrazoi etortzeko.
Hilabete gutxi barru ateak zabalduko ditu Tabakalerako sorkuntza liburutegiak. Ohiko liburutegitik harago doan espazio eta zerbitzu batzuen diseinuan ari gara lanean. Sorkuntza liburutegia bila zabiltzan hori aurkituko duzun lekua izatea nahi dugu. Hiritar orok zer egina, zer ikusia eta zer ikasia topatuko duen lekua. Parekorik ez duen topagune berria.
Beste asko egon litezkeen arren, Tabakalerako sorkuntza liburutegira hurbiltzeko hiru arrazoi aurkezten dizkizugu:
1.- Gogoeta piztu eta ezagutza partekatu dezakezulako: praktika garaikideen mundu zabalean espezalizatutako edukiek hornituko dute liburutegia, eta beraz, hainbat gai ezberdinen inguruko irudi, hots eta hitz izango dituzu aukeran. Jakin-mina elikatzea eta ezagutza partekatzea aberasgarria da beti, horixe da gizarte bati aurrera egiteko indarra ematen dion ardatzetako bat. Ikusi eta ikasi.
2.- Gauzak sortzeko aukera dagoelako: eduki analogiko nahiz digitalak erabiliz, saltsan ibiltzeko hauta izango duzu, zure sormenari hegoak eman eta ametsak, ideiak, proiektuak gauzatzeko baliabide eta espazioa baita Ubik. Historia zaharrak ezagutuz, berriak sor ditzakegu.
3.- Gozatzea ezinbestekoa delako:esperientzia guztiak biltzen diren lekua da Ubik, plaza baten antzera, liburu bat irakurtzen, mugikorrean bideo bat ikusten edota jolasean ari den lagun kuadrila topatuko duzu bertan.
Atzera kontaketan sartu gara jada. Laster izango duzu sorkuntza liburutegiaz gozatzeko aukera. Zain izango gaituzu.