Zientzia eta komikia
Tornasol irakaslea, Franz Copenhague irakaslea, Bacterio irakaslea… urteetan zehar gure komikiak zientzialariz bete izan dira, izan ere, komikilari askok, zientzia irakasteko euskarri berri bezala hartu izan dute komikia. Irudien erabilerari eta testu laburrei esker, komikia, informazioa zabaltzeko baliabide aproposa izatea lortzen du.
Lehendabiziko zientzia komikiak ezagutzeko 1829. urtera joan beharko dugu, urte horretan, Rodolphe Töpffer, pedagogo, margolari eta karikaturgileak, “Voyages et aventures du Docteur Festus” lana idatzi zuen, bere ikasleei ezagutzak helarazteko helburuarekin sortu zuen. 1893an munduan zehar bidaiatuko dugu, George Colomb-ek sortutako “L’Idée fixe du savant Cosinus” lanean, Cosinus irakasleak sortutako makina xelebreei esker. Gure bidaiarekin jarraituz, 1907an espazio-ontzia hartu eta martitzetik lurrera joango gara A.D. Condo-ren “Mr. Skygack, from Mars” lanaren bidez. Honetan, estralurtar batek, gizakien jarrerak ikertu eta hauen arau sozialak kritikatuko dituelarik.
1923an Espainian, “Los grandes inventos del TBO” argitaratzen hasi zen, bertan, nahiz eta hasieratik ez egon, Franz Copenhague irakasleak, egunerokotasunean suertatzen diren arazoentzako egindako zentzugabeko asmakizunen mekanismoak azalduko dizkigu. Tira komiko honen aurrekaria, Rube Goldberg-ek sortutako “The inventions of Professor Lucifer Gorgonzola Butts” lanean aurkitu dezakegu. Irakasle honek, gauza errazak gauza zail eta konplikatuetan bihurtzeko makinak asmatzen zituen, ahoa mahi-zapi batekin garbitzearen ekintza soila, aparatu askoren erabileraren beharra sortzea inplikatuz. Lucifer Gorgonzola irakaslearen antzeko izaera izango du Francisco Ibañez-ek Mortadelo eta Filemón abenturentzako sortutako Bacterio irakasleak ere. Honek bere asmakizunak enpresako langileekin probatzen zituen, askotan zorigaitzeko amaiera izaten zutelarik. Estatu Batuetan, Max Gaines-ek “Educational Comics” eraiki zuen, bertan zientzia eta historiaren munduan garrantzitsuak izan diren pertsonaien biografiak komiki formatuan argitaratu zituzten.
Tradizio franko-belgiarrean ere, zientzilariak diren protagnistak topatu ditzakegu beraien komikien artean. Horien eredu ditugu, André Daix-en “Les Aventures du Professeur Nimbus“ edo Hergék, Tintín-en komikientzako asmatutako Tryphon Tournesol irakaslea. Goscinny eta Uderzo-k ere Panoramix druidaren pertsonaia sartu zuten Asterix eta Obelix-en istorioetan, besteak beste, mediku, zein irakasle izan baitaiteke Panoramix.
Gaur egun, komiki zientifikoak goi mailan jarraitzen du, 2005ean NASAko robot diseinatzailea den Randall Munroe-k “XKCD” web-komikia sortu zuen. Marrazki sinpleen bidez gai asko lantzen dituzte, batzuetan zientzia eta matematikarekin bromak egiten baditu ere, beste batzuetan bizitza eta maitasunarekin lotutako gaiak ere topatzeko aukera dago. Espainian, Carlos Romá biokimikoak eta Gerardo Sanz ilustratzaileak “The Oobik” web-komikia sortu zuten, euren lana, bio-zienzia fikzioa edo bio-cifi izendatu dute. Bertan, zelula antzeztoki bezala duen Oobik izeneko heroi ezberdin batekin aurkitzen gara eta honek biologiarekin erlazionatuko kontzeptuak erakutsiko dizkigu. “The Oobik”, sei hilez behin argitaratzen den “Principia” aldizkariaren web orrialdean argitaratzen da dohain. Web orrialde honetan baliabide interaktibo eta ikus-entzunezkoen bidez, zientzia eta literaturaz modu ilustratu batean gozatzeko aukera izango dugu.
Zientzia eta komikiak bateratzen dituzten beste proiektu batzuk, zientziaren edukiak komikiaren bidez hedatzea helburu duen Giza biologian graduatuta dagoen Miram Rivera-k, egindako “Biomiics” egitasmoa eta biologian lizentziatua den, Jesús Sánchez-ek sortuko “Laboratoons”, non mota guztietako publikora bideratuta dagoen formatu ezberdinetan dauden komunikazio zientifikorako materialak sortzen dituzte.
Alejandriako Hipatia, Galileo, Darwin edo Marie Curie dira besteak beste Jordi Bayarri-k sortutako “Zientzilari komiki bilduma” osatzen duten pertsonai batzuk. Bilduma honetan, modu dibertigarri eta erakargarri baten bidez, historian zehar izandako zientzilarien lana ezagutzeko aukera izango dugu eta ez dago soilik haurrentzat zuzenduta. Bildumak izandako arrakasta dela eta, beste hizkuntz eta beste herrialdeetan ere argitaratzen hasi da.
Zientzilarien biografiekin jarraituz, aipatzekoak dira ere Jim Ottaviani-k eta Leland Myrick-ek, Richard Feynman edo Stephen Hawking-en bizitza eta lanari buruz argitaratutako lanak. Historiaurrean aditua den Emmanuel Roudier-ek ere, “Neandertal” lanari esker, pleistozeniar garaiko gizakien historia helaraztea lortu du. “Logicomix” nobela grafikoan, Bertrand Russell matematikari, idazle eta filosofoarekin egingo dugu topo eta honek, XIX eta XX. mendeetako matematikaren garairik oparoena azalduko digu. Nobela grafiko hau, Apostolos Doxiadis eta Christos Papadimitriou idatzi zuten, ilustrazioak ordea, Alecos Papadatou-ek eginak dira.
Gogora ekarri nahi dugu ere, Komikiguneak epaimahi bezala parte hartzeko aukera izan zuen Nanokomik egitasmoa. CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek martxan jarritako egitasmoa izan zen, gazteei zuzendutako nanfoikziozko lehenengo komikia sortzeko eta era berean gazteek zientziara urbiltzeko helburua izan zuelarik, horretarako zientzia eta superheroiak uztartu zituzten egitasmo honen bidez. Proeiktu guztian zehar, zientzilari eta marrazkilarien bidez egindako tailerrak egin ziren ikasle zein irakasleekin. Komikiguneak, bi edizioetan lortutako lanekin erakusketa bat prestatu zuen..
Azken urteeran zehar, askok izan dira zientzia eta komikia aitzaki bezela erabili dutenak erakusketak egiteko orduan. Horien eredu, Artium-ek egindako “Komikiak zienziaz jantzi dira” erakusketa, Cadiz-eko campus-ean “La ciencia en cómic” izenarekin egin zuten erakusketa edo Caixaforum-ek gizakiak ilargia zapaldu zuen urteurrena ospatzeko prestatutako “Tintín y la luna” erakusketak ditugu besteak beste. Ziur gaude zientzia komikien bidez ikasteko aukera izaten jarraituko dugula.
Biomiics
Principia
Jordi Bayarriren zientzilarien kolekzioa
Nanokomik
*Irudiaren jatorria: www.mortadeloyfilemon.com