Zientzia fikzioa eta Shangri-La
BABLET, Mathieu
Shangri-La
Ankama, 2016 (fr)
Dibbuks, 2017 (sp)
Sci-Fi gordina eta handia.
Iturri klasiko askok buztintzen dute lan hau. Bai 60-70eko hamarkadetako idazleek, bai eta Moebiusek (eta Go Nagaik) ere.
Alabaina, Shangri-La ez da horien arimarik gabeko nahastea, lan sendoa baizik. Izaera propioa duena eta arrastoa uzten duena.
Alde batetik, kupidarik gabeko kontakizuna. Nolakoa bestela? Ortzinautak gu geu baldin bagara? Gure gizartearen isla; jada parodiarik behar ez duena.
Beste aldetik, guztiz ikusgarria ilustrazioari dagokionez, batez ere Espazio-ontzia eta espazioa bera aintzat hartzen duenean.
Shangri-La laster sci-fi-ren klasikoen artean aipatuko dutelakoan gaude.