Zilarra eta odola. Giza duintasuna urratzen. Dokumentalen zikloa

Zer zerikusi du Ingalaterrako uretan aurkituriko XVIII. mendeko zilarrezko txanpon batek, eta kontinente asko astintzen dituen “odol-merkataritzarekin”? Badute. Txanpon hori gaur egun arte iritsi den eredu ekonomiko baten adibidea da. Txanpona gizakiaren eta baliabide naturalen ustiaketaren eredu da, gaur eguneraino eta normalean itsasontziz iritsi zaizkigunak, Hubert Saubert zuzendari austriarrak Afrikan egindako bi dokumentalen bidez erakutsiko dugu Areto Nagusian errealitate hori, Euskal Itsas Museoko hezkuntza arloari esker.
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93 (08: 30etik 14:30era)
programazioa@gipuzkoa.eus
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian
Osteguna, urriak 15
19:00
Hizkuntza: V.O. frantsesa, ingelesa, alemana, ukrainera; gaztelaniazko azpitituluak
“The Darwin nightmare”. Afrikako amaitu ezineko historia. Baliabide naturalak arman bilakatzen direnean
2004an, Hubert Saubert zuzendariak “The Darwin nightmare” dokumentala filmatu zuen. Film honetan, Tanzaniari, espezie inbaditzaile bat ustiatzeko sartzeari, Niloko perkari, Victoria lakuan, eragiten dizkion ondorioak ikertu eta argitara ateratzen ditu. Pobrezia, ekosistemaren suntsiketa, desberdintasun ekonomikoa edo arrain horren patua dira Saubertek aurkitu zituen emaitzetako batzuk.
Osteguna, urriak 29
19:00
Filmaren hizkuntza: V.O. ingelesa; azpitituluak ingelesez
“We come as a friends”. Mundua Afrikaz baliatzen denean
Hubert Saubert Afrikara itzuli da berriro, oraingoan Sudanen, gerrak suntsitutako herrialdean, eta etorkizun apokaliptikoari (eta orainari) egin behar dio aurre. Han, giza faunako safari bat zain du: Texasko misiolariak, herriko biluziak janzten saiatzen direnak, NBEko langileak, txinatar kapitalistak, mota guztietako inbertitzaileak eta sudandarrak, bakean datozela dioten guztiak jasan behar dituztenak: kolono ustiatzaile berrien hordak.