Zine sozial eta Kultura askeko Zinemaldia
cineCCdonostia 2021, Zine sozial eta Kultura askeko Zinemaldia
Bertan dugu jada cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura askeko Zinemaldia. Bederatzigarren urtez cineCCdonostia zinemaldia ospatzen dugu, maiatzaren 17, 19, 20 eta 24ean, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian.
Aurten berriak dakarzkizuegu: ohiko Sail Ofizialaz gain, sail berri bat estreinatuko dugu “GKEn Saila”, programazioaren ekitaldi nagusiena izango delarik 24 ikus-entzunezko lanekin. Hauek GKEetako arduradunak edo egileak aurkeztuko dituzte bertan edo bideoen bitartez.
Eta hori ez da guztia. 17an, astelehena, zine modalitate berri bat estreinatuko dugu “Bideo Etxetiarra”, bi bidai bideioekin, eta gainera “Laburmetrai Saila” ere izango dugu.
Zinemaldiaren jarduera guztiak doan izango dira. Aurten ere, covid-19aren inguruan ipinitako babes eta higiene neurriak direla eta aldez aurreko izen ematea derrigorrezkoa da. Izen ematea ondorengo programazioan ikusiko duzuen linken bitartez egin dezakezue edo zinemaldiko web orrian bertan.
Maiatzak 17, astelehena, 17:30
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea hemen sakatuz
BIDEO ETXETIARRAK
Tolotrans: joan etorrizko bidaia 2020, 42´
Zuzendaria: Oihana Ozcariz Collar
Lekua: Euskal Herria
Aurkezpena: Oihana Ozcariz Collar eta Ino Etxaniz Olaiz
Atlantikoa, Europatik Caribera, gurutzatzearen inguruan doan lana dugu hau. Joan etorriko bidai bat da, zazpi etapatan egindakoa, belan. Itsasoan filmatutako irudiak dira. Etapa bakoitzaren edizioa bata bestearengandik bananduta dago eta guztiak batera proiektua bere osotasunean azaltzen dute.
India 2020, 22´
Zuzendaria: Nora Arroita Gómez
Lekua: Euskal Herria
Aurkezpena: Nora Arroita Gómez
2010. urtean Indiako hiri eta herrialde desberdinetatik egin nuen bidai baten inguruko kontemplaziozko bideoa. Planifikazio gutzirekin egindako bidai honetan tren eta autobusetan mugitu ginene eta kultura eta paisai anitzak aurkitu genituan, baita bititza asko. Bidai harrigarri bat, estimuluz betetakoa.
LABURMETRAI SAILA
Joaile 2018, 5´
Zuzendaria: Egoitz Albizu
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO
Aurkezpena: Egoitz Albizu, zuzendaria.
2018ko Zinegin jaialdiaren Kliklap film laburren deialdiari erantzunez egindako muntaia. "Jo" gaia izanik, denboran zehar egindako grabazioekin osatutako ikus-entzunezko hitz-joko "mutua". Kontzeptuen, adieren eta planoen arteko bidaia bat.
Agurtzera itzuli 2020, 8´
Zuzendaria: Jesús Loniego
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak: ingelesez
Aurkezpena: Jesús Loniego, zuzendaria.
Antoniok beti zailtasunak izan ditu harreman sozialekin. Pandemia erabiltzen du hauek saihesteko baina hau amaitzear doala ikusita, psikologo bat ikustea erabakitzen du.
SAIL OFIZIALA
Israel on my mind 2020, 29´
Zuzendaria: Jacobo Sucari
Ekoizpena: La Trinxera Audiovisual.
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO ingelesa; azpitituluak: gaztelaniaz
Aurkezpena: Jacobo Sucari, zuzendaria.
“Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, dokumental serie baten hirugarren kapitulua da; ikus-entzunezko izaera duen aztertze antropologiko bat da, lekuko biztanleen hizkuntzaren bitartez aurkituak izatea eskatzen duten lurraldeetatik mugitzen dena: imaginario sozialen eta biztanleen artean eraikitako kontakizuna. “Israel on my mind, Viajes Imaginarios III”, Isrealen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan miatzen duen filma da. Duela hirurogeita hamar urte baino gehiago gudan murgildutako lurraldea da, koiuntura lokal konplexu baten baitan dagoena. Bi hiritar israeldarrek intentsitate sutsu eta argitzapen suntsitzaileko lurralde honetan duten ainguraketa kontatzen digute.
GKEn SAILA
Rab'inal Achí 2020, 18´
Ekoizpena: Garabide, Mondragon Unibertsitatea, Ruk´u´x Qatinami eskola Sarea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO maya AZPT maya, euskara, gaztelania
Aurkezpena: Uxue Botas eta Mercedes del Ama, zuzendariak.
Rab´inal Achí, Maya Kaqchikel herriaren antzerki obra prehispanikoaren egokitzapen zinematografiko animatua da. K´iche eta Rab´inaleb herrien arteko bake akordioa hausten da. K´icheko gudariak ondoko herriko lurraldeen konkistari hasiera ematen dio eta Rab´inalebeko goi burua bahitzen du. Baina orduan, Rab´inalebeko gudariak borroka egiten du eta arazo guztien sortzailea den K´iche harrapatzen du. Hor hasten da bi gudari hauen ohore eta lurraldeen aldeko guda.
Creative Commonsen egindako zine soziala 2021, 10´
Zuzendaria: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Juanjo Díaz cineCCdonostiako zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria.
cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko zinemaldiaren VIII edizioa dela eta, zinemaldiaren bideo bat egin dugu. Lantaldea osatzen dugun kideen ahotan ezagutu gaitzakezu, nortzuk garen, nola hasi ginen, gure motibazioa, gure ibilibidea e.a. Partekatzeko zine soziala.
Maiatzak 19, asteazkena, 17:30
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea hemen sakatuz
GKEn SAILA
Hesiaren atzean 2019, 19´
Zuzendaritza: Antonio Grunfeld
Ekoizpena: Agareso
Lekua: Galizia
Hizkuntza: BO ingelesa, gaztelania AZPT gaztelania
Aurkezpena: Agareso
Bari Fatimatah ginearraren eta bolikostako Kone Mohameden bizipen pertsonalen bitartez “Hesiaren atzean” laburmetrai dokumentalak, Marokotik bizitza hobeago baten bila datozten pertsona migratzaileek egoera nekeza erakutsi nahi du. Migrazio politiken inguruko kritika bat izan nahi du ere, azken urteetan, emaitzik gabe, migranteen etorrera frenatu nahi izan dutenak. Oso gutxi dira, pertsona hauek, beraien oinarrizko eskubideak bermatzeko, lekuan bertan lan egiten duten erakundeak.
Jarri zaitez nire oinetan: beretzat onena dena 2018, 4´
Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Raquel Lázaro, Matía Fundazioko kidea
Carmen medikuaren kontsultara doa bere alabarekin, baina nahiz eta bertan egon, ez dute inoiz bere pentsamundu edo sensazioak partekatzera gonbidatzen. Laburmetrai honek, pertsona elduei zuzendutako atentzio guneetan, maiztasun handiarekin ematen den errealizate bat islatu nahi du. Adinagatik pertsonari bere bizitzari buruz erabakitzen ez ustea, tratu desegoki bat da. Beste pertsonaren ordez pentsatu beharrean, zergatik ez diogu bere beharrak adierazten laguntzen. Bideo hau “Nire oinetan ipini II” ikus-entzunezko proiektuaren barne dago. Ekimen honekin Matia Fundaziotik profesionalek, konpainia eskaintzen dieten pertsonetan jarrera desegoki jakin batzuek izan dezaketen eragina ezagutu dezaten lagundu nahi dugu. Bakoitzaren burua begiratu hausnarketa bat egiteko eta profesionalek eta zaintzen dituzten pertsonek mantentzen jarraitu nahi ez dituzten praktika profesionalei alternatibak sortzeko.
Jarri zaitez nire oinetan: parking 2018, 6´
Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Raquel Lázaro, Matía Fundazioko kidea
Mayte egoitza batean bizi den emakume bat da. Zaintzen duten pertsonengandik adeitsutzat jo dezakegun tratu baten atzean, baliabide mota hauen azpian abandonu egoera bat eman ohi da. Zaintzaile, familia edo profesional nekatuegiak, presionatuak, maizko isolamendu eta abandonu sentimenduekin, eskaintzen dituzten zaintza lanen inguruko ezagutza ezarekin, era guztitako ingurugiro karentzialak bizi dituztenak, zaintza zaildu edo eragozten dituzten traba arkitektonikoak etb. Zaintza eskaintzen duten pertsonek berak nahi ez duten tratu desegokia bultzatzen duten makina bat egoera bizi dituzte, errudun senti arazten dituztenak, irteera zaila duen espiral gaizto baten gatibu sentituaz.“Parking” “Nire oinetan ipini” ikus-entzunezko proiektuaren emanaldia berri bat da. Ekimen honekin Matia Fundaziotik profesionalek, konpainia eskaintzen dieten pertsonetan jarrera desegoki jakin batzuek izan dezaketen eragina ezagutu dezaten lagundu nahi dugu. Bakoitzaren burua begiratu hausnarketa bat egiteko eta profesionalek eta zaintzen dituzten pertsonek mantentzen jarraitu nahi ez dituzten praktika profesionalei alternatibak sortzeko
BARNE®HARTU: "Gizarte-inklusio zentru batean adindu" 2021, 15´
Zuzendaritza: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Ekoizpena: Alessandro Levratti eta Daniel Prieto
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara
Aurkezpena: Raquel Lázaro, Matía Fundazioko kidea
Gizarte-inklusioak geroz eta atentzio handiagoa jasotzen du gerontología arloan. Interes hau zahartze domografikoko patroien, gaurko ezegonkortasun sozial eta ekonomikoen, eta adin talde hauen sentiberatasuna handitzen ari diren desberdintasunen konbinazio baten eskutik dator. Proposamen honen bitartez baztertzearen dimensioaniztun abordatze bat egin nahi da bi perfil desberdin bereiztuaz. Lehenengoa, zahartzearekin zerikusia duten arrazoiak direla eta baztertze sozial egoera batean aurkitzen diren pertsona adinduak, eta bestea, zahartze prozesuan dauden baztertze sozialak nabarmendutako bizi ibilbidea duten personak, adibidez, gaixotasu mental bat dutenak edo etxe gabekoak, biak genero ikuspegia kontutan izanda, dudarik gabe, bizi ibilbide desberdinak markatzen dituenak. Bi perfil hauen ikerketak, lurraldeko baztertze eta adintze egoeraren inguruko ikuspegi zabalago bat izatea ahalbideratuko du, baita gaur egun Gipuzkoan eskuragarri dagoen adin-baztertze binomioaren inguruko ezagutza handitu.
«Nahi bat eskatzera noa» 2020, 11´
Zuzendaritza: Lucía Pérez Prat
Ekoizpena: Los Imaginarios Producciones Audiovisuales
Lekua: Espainia
Hizkuntza: BO gaztelania
Aurkezpena: Sheila Padrones EMEAUSEko kidea eta Lucía Pérez Prat zuzendaria
Laurak eta Iratik 29 eta 21 urte dituzte hurrenez hurren. Biak Zaragozan jaio ziren ijito eta merchero etniatan, genero-indarkeriaren biktimaren aldeko laguntza baliabide batean ezagutu ziren, eta aurreko urtean sei hilabetez Euskal Herriko Oreretako hilerrian bizitzen aritu ziren. Izugarrizko prekarietate egoera batean ikusita, beraien kale kideek publikoagoak diren lekuetan lo egin dezaten iradokitzen diete, honela Serbitzu Sozialak errazago aurkitu ditzazten, ondorioz aterpe batean eta bestelako baliabide batzuetan sartzeko tramiteak egitea ahalbideratuz. Hala ere, beldurrak bikote hau, gutxien esperotako lekuan izkutatzea bultzatzen du.
Baztertze sozialaren egoera aurrez aurre begiratzeak, gure gizarteek duten eredu ekonomiko eta politikoaren funtsezko kausa bat bezela onartzea suposatzen du. Laura eta Iratiren esperientzia ez dago errealitate honetatik kanpo eta ez da kasu isolatu bat. Guztiz kontrakoa, beraiek, biztanleriaren portzentai handi batekin batera, geroz eta gehiago nabarmentzen dute agindu beharko lukeen beharra, hare geihago bizitzen ari garen krisi momento batean, berdintasu eta Giza Eskubideen onarpenenaren idealak jarraitzen dituen gizarte batean.
Naizen nik badakit nor naizen 2021, 5´
Zuzendaritza: Luz Tato eta Ander Shinova
Ekoizpena: Kai Etxaniz eta GatoBala Films
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO euskara gaztelania AZPT euskara gaztelania
Aurkezpena: Aingeru Mayor, Naizeneko aholkularitza eta gainbegiratze arduraduna
Kai Etxanizek Naizenentzat egindako abestiaren bideoklipa da, bere familiaren eta ingurukoen laguntzarekin den hori izan daiteken neska baten istorioa kontatzen du eta hegan egin.
ADEMGI erreportajea 2020, 10´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS (ADEMGI)
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza
Aurkezpena: Samuel Viegas eta Maribel Álvarez de Arcaya
Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkartearen erreportajea.
BIHOTZEZ erreportajea 2020, 10´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza
Aurkezpena: AGISASeko Josune Toquero Salamero
BIHOTZEZ sortzetiko kardiopatien elkartearen inguruko erreportajea.
E.M. nire bizitzako lasterketa 2020, 12´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza eta audio deskribapena
Aurkezpena: AGISASeko Vicente Gonzalez eta Esther Trigeros
Esklerosi anitza duen gizon batek Behobia Donostia lasterketa korritzen jarraitu nahi du, eta horrek bere ondoria izango du.
Gailurra 2020, 9´
Zuzendaritza: Alejandro Cadenas
Ekoizpena: AGISAS
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT euskara, keinu-hizkuntza eta audio deskribapena
Aurkezpena: AGISASeko Josune Toquero Salamero
Lagun talde batek mendi bat igotzen du eta horietako batek bere haurtzaroa gogoratzen du azken ustekabe batekin.
Maiatzak 20, osteguna, 17:00
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea hemen sakatuz
GKEn SAILA
Salda badago pilpilean / Aquí hay caldo 2020, 90´
Zuzendaritza: Marta Gómez
Ekoizpena: Mugarik Gabe
Lekua: País Vasco
Hizkuntza: BO euskara, gaztelania AZPT gaztelania
Aurkezpena: Mugarik Gabe
Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon egin ziren 2020ko azaroaren 1etik 3ra bitartean. Mugimenduaren indarra, ilusioa, kontraesanak, eta eztabaidak... bistan geratu ziren.
Reye´b´al 2019, 13´
Zuzendaritza: Alfonso Moral
Ekoizpena: Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania, kaq AZPT gaztelania
Aurkezpena: Solidaridad Internacional-Nazioarteko Elkartasuna
Sololán, Guatemalan, maya emakumeek indarkeria matxistaren aurka borrokatzen dute biktimei justiziara sarbidea ematen laguntzen, laguntza legal eta psikologikoa ematen eta emakume eta gazteen herritar parte-hartzea sustatzen. Laburmetrai hau 2019ko abenduan egin zen eta Sololá departamenduan, Guatemalan, AMLUDI, CPDL eta SOLIDARIDAD INTERNACIONAL GKEen egindako lana erakusten du.
Informatika emakumeentzat 2018, 13
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Fernando Vera Moreno
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO bengalarra AZPIT gaztelania
Aurkezpena: Iñigo Eguren Calcuta Ondoaneko zuzendaria
Rekha Murmuk 21 urte ditu eta ez da inoiz interneten sartu.
Zorretan guztiekin 2019, 60´
Zuzendaritza: Roi Guitián eta María Lobo
Ekoizpena: Agareso
Lekua: Galizia
Hizkuntza: BO gaztelania AZPT ingelesa
Aurkezpena: Roi Guitián eta María Lobo zuzendariak eta Agaresoko talde teknikoa
Zorretan guztiekin helburu politiko bat duen dokumental soziala da: emakume salvadortarrek bizi duten eskubideen urratzeari buruz ohartarazi, modu honetan biztanleri erdiaren Giza Eskubideak urratzen ez dituen eta ideologietatik aske dagoen ugal eta sexu osasun bat bermatzen duen legislazioaren alde -erdialdeko amerikar lurraldearen barruan- borrokatzen ari diren talde feministei lagunduaz. Batez ere zaurgarriagoak diren haur eta nerabeentzat. Kontaera protagonitek sostengatzen dute, kartzeleko harresiaren bi aldeetatik, munduari abortuaren despenalizazioa, amaren osasuna arriskuan dagoenean, bizitzaren aldeko borroka bat dela gogoraraziz
Maiatzak 24, astelehena, 18:00
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea hemen sakatuz
GKEn SAILA
Emakume migratzaileak eta erresistentzia 2016, 14´
Zuzendaritza: Jon Manterola
Ideia originala eta gidoia: Patricia Ponce , Silvia Carrizo
Ekoizpena: Haurralde Fundazioa, Malen etxea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak euskaraz
Aurkezpena: Patricia Ponce y Silvia Carrizo, ekoizpena, gidoia eta ideia originala.
XXI. mendeko Europan, desplazamendu bortxatuek, kapitalismo basatia, aldaketa teknologiko eta politiko sakonekin batera, diskurtso arrazisten areagotzea eramaten dute. Euskal Herrira migratutako herritartasun desberdinetako emakume talde batek, lehen pertsonan nola bizi duten eta erresistentzi moduan amankomunean artikulatzen dituzten akzioak kontatzen digute. Eliteen diskurtso nagusiaren aurreko erresistentzia.
Gu (emakume) guztion historia 2020, 20´
Zuzendaritza: Itxaso Díaz
Ekoizpena: Itxaso Díaz
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz
Aurkezpena: Oihane Beñaran Muñoz, Mundubat Fundazioko komunikazio koordinatzailea.
“Gu guztion historia” dokumentalak beraien oinarrizko eskubideak bortxatuta ikusi zituzten hiru emakume salvadortarren kontakizuna jasotzen du, abortu delitu batengatik salatuta eta azkenean hilketa larriagatik atxilotuak, ospitalez kanpoko erditzeetan beraien haurrak galdu zituztenean.1998 El Salvadorrek bere Zigor Kodea berritu zuen abortua legez kanpokoa egiteko 2 urtetik 8rainorako kartzela-zigorrekin. Hala ere, ustez borondatezko haurdunaldi etenaldiagatik emakumeak hilketa larriagatik epaituak dira, 30 eta 40 urte arteko atxiloketa zigorrekin. Hau, Elsi, Cinthia eta Marianaren historiak dira. Baina beste askorena izan zitekeen, baita gurea ere.
Ez dut deus ere esan 2020, 1´
Zuzendaritza: Marta Gómez
Ekoizpena: Mugarik Gabe
Hizkuntza: BO gaztelaniaz
Aurkezpena: Mugarik gabe.
Intersekzionalitateak, testuinguru jakin batean ematen diren faktore desberdinen arteko interakzioaren berri ematen du. Indarkeri egoerak sufritzen dituztenengan pentsatzea beharrezkoa egiten da orduan, testuingurua, kultura, kondizio soziala, kokapen geografikoa, orientazio sexuala, dibertsitate funtzional egoerak, bizi zikloa, arraza eta etnia batekoa izatea; azken finean, exklusio eta menpekotasunean batzen diren faktore guztiak, sexismoarekin batera eta sortarazten duten diskriminazio eta indarkeriaren aurrean begirada konplexuago bat izatea behartzen gaituztenak..
Alternatibak plazara! 2020, 53´
Zuzendaritza: Tamara de Gracia, Maite Ezquerro eta Javier González
Ekoizpena: Curruscu
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO euskara eta gaztelania; azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz
Aurkezpena: Mugarik Gabe.
Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira. Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute. Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.
Desconexioa 2019, 4´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak euskaraz
Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, ekoizlea eta GAEA Elkarteko fundatzailea.
Bideo honek gizakiak naturarekin duen harremana irudikatzen du eta azken denboraldian bizitzen ari den deskonexioa.
Jasangarriak al gara? 2019, 5´5´´
Zuzendaritza: Maite Erauskin Extamiana eta Elsa Cuende de Francisco
Ekoizpena: GAEA Elkartea
Lekua: Euskal Herria
Hizkuntza: BO gaztelania; azpitituluak euskaraz
Aurkezpena: Maite Erauskin Extramiana, ekoizlea eta GAEA Elkarteko fundatzailea.
Jasangarriak al gara gure egunerokoan? Zer ohitura aldatu ditzazkegu munduan dugun inpaktua gutxitzeko eta bizitza jasangarriago bat eramateko? Zer ondorio ditu keinu txiki batek? Bideo honetan galdera guzti hauei erantzuna emango diegu.
Gure belarrak / Nuestras hierbas 2021, 16´
Zuzendaritza: Fernando Vera
Ekoizpena: Campo Creativo cero / amenic
Lekua: Euskal Herria
Hizkunta: BO gaztelania
Aurkezpena: Juanjo Díaz Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuaren zuzendaria eta CC0 elkarteko lehendakaria.
Campo Creativo Cero eta Izkali Sozialek antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoko VII. Jardunaldietan kokatuta, Gure Belarrak-Nuestras Hierbas proiektuan inspiratutako bideo hau partekatzen dizuegu. Bideoan jardunaldietako momentu eta hausnarketa desberdinak berreskuratzeaz gain, behatzeko, kontemplatzeko eta gure inguruan dagoen landareriarekin kontaktuan ipintzeko esperientziaren gustua berreskuratzen dugu, era berean gure natura propioa entzunaz, naturari bereiziezinik lotuta bait gaude.
Sutan dago 2020, 14´
Zuzendaritza: Iban Bujan
Gidoia: Begoña Cabaleiro
Ekoizpena: Emaús Fundación Social, The Badass Project
Lekua: Espainia
Idioma: BO gaztelania, euskara; azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz
Aurkezpena: Begoña Cabaleiro, gidoilaria eta Emaús FSeko komunikazio arduraduna.
Aldaketa klimatikoak mehatxatzen gaitu eta gure Giza Eskubideak arrikuan daude. Dokumentalaren formatua klima-fikziokoa da, baina ez zan beharrezkoa izan. Errealitateak fikzioa gainditzen du.
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian